Emakumeen - Lo que el Black Friday esconde.
logo ALBOAN TLC

BLACK FRIDAY.
Ez dadila emakumeentzat "ostiral beltza" izan 

Ezagutu ezazu BLACK FRIDAY eta emakumeen aurkako indarkeriaren arteko lotura

Benetan behar al duzu smartphone berri bat?

2016. urteko BLACK FRIDAY egunean 1.267 milioi euro gastatu ziren: erosteko asmoaren %36a elektronika izan zen (456 milioi euro)
(Iturria: Adigital)

BLACK FRIDAY asteko erosketek geroz eta portzentai altuagoa elkartzen dute Gabonetako erosketei dagokienez.
(Iturria: GFK)

%14
2014
%18

2015
% 20
2016
¿?
2017

2016. urteko BLACK FRIDAY egunean gehien erosi ziren produktuak Telebistak, Smartphone-ak eta Ordenagailu eramangarriak izan ziren.​
(Iturria: GFK)

2016. urtean 1923 milio euro saldu ziren Espainian gailu elektronikoetan, Liberiako BPGren baliokidea.

Espainiako biztanleen %80a smartphone baten jabe da gaur egun.

Lau etxebizitzetatik hiruk badaukate tablet bat.

Smartphone berri batek indarkeria eta heriotza dakar pertsonentzat.

Konexioa zuk uste duzuna baina zuzenagoa da.

Kongoko Errepublika Demokratikoan koltan mineralaren munduko erreserben %80a aurkitu daiteke. Mineral honengatik izango ez balitz ez litzateke teknologien iraultzarik existituko, batez ere mugikorren iraultza.

Koltanaz gain, beste hiru mineral ezinbestekoak dira gure mugikorren oinarrizko funtzioentzako: urrea, wolframioa eta eztainua. Mineral murritzak eta garestiak dira, "gatazka mineralak" deiturikoak edo "Odolez zikindutako" mineralak.

"Odolez zikindutako" mineral hauek dira mugikorretan ezkutatuta gure eskuetara iristen direnak.

Jakitun izan gabe, minetan lan egiten duten pertsona askoren esplotazioa finantzatzen dugu, baita gatazketan murgilduta dauden talde armatuen jarraipena.​

Mineralen ustiapenak mundu osoko komunitate asko pobrezian murgilduta, mehatxupean, torturatuak eta erailak izateko beldurrarekin bizi izatera behartzen ditu. 

Kasu hauetan, emakumeena da kolektiborik zaugarriena, eta indarkeriaren ondorioak gehien nozitzen dituztenak.

Odolez zikindutako zenbat mineral ditu zure smartphone-ak?

Batazbeste smartphone batek hurrengo 4 gatazka-mineralen kantitateak ditu: 

  • Urrea: 0,03gr
  • Tantalioa: 0,02gr
  • Wolframioa: 0,6gr
  • Eztainua: 1gr

2016. urtean 1.500 milio smartphone saldu ziren mundu osoan. Hurrengo zenbakien baliokidea da:

  • Urrea: 45.000 Kg
  • Tantalioa: 30.000 Kg
  • Wolframioa: 900.000 Kg
  • eztainua: 1.500.000 Kg

BLACK FRIDAY: ​emakumeentzako ostiral beltza

BLACK FRIDAY eguneko kontsumo zoroa eta emakumeen egoeraren arteko erlazioa oso deigarria izan zen 2016. urtean. Urte horretan, BLACK FRIDAY eguna eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarte Eguna batera gertatu ziren. Ondorio gisa, emakumeen aldeko aldarrikapenak mutu geratu ziren.

2016ko azaroaren 25ean paradoxa agerian geratu zen:


Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarte Eguna, kontsumo neurrigabeko egunarekin kointziditzen du eta Nazio Batuen aldarrikapenen artean baliabide ekonomikoen eskasiaren arazoa agertzen da genero indarkeriarekin amaitzeko. (http://www.un.org/womenwatch/daw/vaw/publications/Spanish%20study.pdf, página 134 y sig.)

Pertsona bat baino gehiago konturatu zen paradoxa honetaz:

quote-left

 Marta Balaguer Escolano. Bartzelona (iturria: El Pais, 2016ko azaroaren 25a)

"Nahiz eta BLACK FRIDAY egunaz bakarrik hitz egin, azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da. Existitzen den eta guztiok borrokatu behar dugun arazo baten inguruan binztanleria kontzientziatzeko eta hezitzeko eguna da. Ez dezagun utzi emakume gehiagok ostiral beltz bat bizi behar izatea eta egin dezagun gure esku artean duguna egoera hau aldatu dadin".

quote-left

Xenia Castro Tapias (iturria: El Periódico, 2016ko azaroaren 29a)

"Argi dago ezin dugula emakumeen aurkako indarkeriari buruz jendea kontzientziatu, dendak bisitatzen eta eguneko eskaintzak erosten dabiltzanean".

quote-left

Irene Lucena Marín, Bartzelona (iturria: El Periódico, 2016ko azaroaren 27a)

“Ez da Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaz asko hitz egin BLACK FRIDAY egun famatuarekin kointziditu duelako. Jende gehienak korrika egin du eguneko eskaintza eskuratzeko, baina ez da bidezko borroka batengatik mobilizatu.

Nire ingurukoek beherapenetan zer erosiko zutenari buruz mintzo egiten zuten, oraindik gure gizarteko gaitza denari buruz hitz egin gabe.

Aurten ez dugu honen errepikapenik nahi.

Zuk ere modu ezberdinean jokatu dezakezu.


Ez diezu teknologiari eta bere abaintaila ukaezinei uko egin beharrik.


Ez dugu zertan amildegira garamatzan bidea jarraitzerik.


Ezinbestekoak gara bortizkeria hau murrizten joateko.

Zorionez, guk geuk amaitu dezakegu indarkeria honekin.

Batera gauzak aldatu ditzakegu.

ALBOAN en la India

Hau da munduko emakume askoren errealitatea, nahiz eta askok isilarazi nahi duten:

  • Lan esplotazioa:  munduko pobreziaren %60a emakumeak dira.
  • Hezkuntza-bazterketa: munduko pertsona analfabetoen bi herenak emakumeak dira. Neska gazteek eskola goizago alde batera uzten dute, bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Tasa honek gora egiten du adinak gora egiten duen heinean.
  • Bazterketa eta gizarte estigmatizazioa:  emakumeek bizitza publiko eta politikora sarbide zaila dute. Haien ahotsa entzunda eta kontuan hartua izatea erronka izaten jarraitzen du gaur egun.
  • Indarkeria sexuala: emakumeak indarkeria sistemikoaren objektu dira, bai gatazka armatuetan (gerrako arma gisa erabiliak), zein etxeko intimitatean.

Talde armatuak eta enpresa multinazionalak mineralen ustiapenarekin aberasten diren bitartean, bertako komunitateak beraien etxeak abandonatzera behartuta daude, mehatxatuak, bortxatuak, torturatuak eta erailiak izateko beldurragatik.

ALBOAN: NORTZUK GARA ETA ZER EGITEN DUGU GAUZAK ALDATZEKO

Afrikan, Latinoamerikan eta Indian, landa-eremuetako edo zonalde marjinaletako emakumeei, indigenei eta errufuxiatuen kanpamenduetakoei bermea ematen diegu. 

Sarean batzen gara mundu osoko pertsona eta taldeekin:


- Munduan desparekotasuna sortzen duten bidegabekeriak salatzen ditugu
- Ongizatea bultzatu

- Pobrezia sortzen duten egiturak eraldatu.

Gatazkarik Gabeko Teknologia ALBOANen kanpaina da eta bere helburua mugikor, tablet eta ordenagailuen eta indarkeria eta gatazka armatuen arteko lotura ezagutzera ematea da.


Gehiago ezagutu kanpaina honen inguruan >


Halaber, denon eskura dauden kolaborazio proposamen zehatzak planteatzen ditugu indarkeria honekin amaitzeko asmoz.

Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen nazioarteko garapenerako lankidetzako GKEa gara.

visión ALBOAN: foto

ALBOANek zer egiten du gauzak aldatu daitezen?

Oso garrantzitsua da zure kolaborazioa izatea, guk bakarrik gutxi egin dezakegulako. Sarean batzen bagara gauza ikaragarriak lortu ditzakegu. Zuk bezalako pertsonek emandako laguntzari esker gauza handiak lortu ditug jada.


pedro arrupe

Pedro Arrupe

quote-left

“Ni hiltzean, ez dut nahi munduak ni bizi izan ez banintz bezala jarraitzea.”

¡Retuitéalo!

ALBOANen emakumeen ahalduntzearen alde eta haien eskubideen
defentsarako lan egiten dugu presentzia dugun herrialde
guztietan. Lan honen hainbat adibide:

INDIA: Tamil Nadu eta Gujerat

Tamil Naduko gatazka: enpresa handiek lurreko emankortasuna suntsitzen dute, hazien
eta jatorrizko abereen desagerpena eragiten dute eta ur eskasiaren arazoa areagotzen dute.

Gujerateko gatazka: ubide bat eraikitzeko obra hidrauliko batek ura lortzeko zailtasunak sorrarazi dizkie Adivasiei. Lehen dohainik lortu zezaketen eta ez zuten ugaritasun arazorik. Gaur egun, berriz, ubideko ura lortzeko ordaindu behar dute.


ALBOANek zer egiten du: Dalit emakumeekin lan egiten dugu lurraren eskubidea erreklamatu dezaten eta gizarte aldarrikapenetan lidergoak sendotu ditzaten emakume Adivasiei babesa ematen diegu.


Onuradunak: 360 emakume zuzenean eta 4.800 emakume zeharka.

HONDURAS

Gatazka: 
jatorrizko komunitateak kanporatzen dituzten mina edo hidroelektrikoen ezarpena. Komunitate hauetako liderrak kriminalizatuak izaten dira haien lurraldeen arpilatzea eta suntsipena
ekiditeagatik.


ALBOANek zer egiten du: gatazka altuko lurraldeetan bizi diren emakumeak laguntzen ditugu. Gizarte mugimenduaren sendotzean sinesten dugu, Hondurasek bizi duen Giza Eskubideen krisiari erantzuteko.

Onuradunak: 7.000 emakume

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA


Gatazka: gerrako arma gisa erabiltzen da emakumeen aurkatu bortizkeria. Beldurragatik, komunitateek beren etxea uzten dute, haien lurrak talde armatu eta nazioarteko enpresen eskuetan utziz.

ALBOANek zer egiten du: Bulengoko harrera etxea babesten dugu. Etxe horretan bortizkeria sexuala sufritu duten emakumeek arreta medikoa, alfabetatzeko eskolak, elikagaiak, bizitzeko tokia eta ofizio bat ikasteko aukera izaten dute.

Onuradunak: 100 emakumeei arreta ematen zaie, beren auto-estimua berreskuratzen hasteko eta beren ahotsa entzunarazteko.

“Zorigaitza gailentzeko beharrezkoa den bakarra, pertsona onek ezer ez egitea da.”

¡Tuitéalo!

Lagundu gaitzazu emakume gehiago laguntzen: zure zortea partekatu gehien behar duten horiekin!

Behar ez duzun zerbaitetan gastua egin beharrean eta ingurugiroari eta pertsonei kalte egingo dien zerbait erosi beharrean, zu eta zure seme-alabak biziko diren mundua hobetzeko ekarpena egin dezakezu.